XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hoa klubera.
Deia berriro entzun zen, ozenago oraingoan.
Bingo nekaturik joan zen leihora.
Bost bat zentimetro jaso zuen leihoa.
- Zer nahi duk?
- Aurrera, Aire hotza sartzen zaidak.
- Gogoan al duk neska hura...Cici?
- Bai, gogoan diat Cici
Billy Wentworth behin batean Ciciz maitemindu zen Bingoren patioan.
Kunplimenduz egin zuen bere buruaren aurkezpena
Bingok egundoko errespetua zion
Billy
- Aizak, jakin beharra zaukat zerbait opari egingo didan Eguberrietan ala ez.
- Behar bada ez.
- Zergatik diok hori?
- Ezin hau begi-bistan ikusi, Wentworth.
- Nolatan egingo dik eguberri-oparia?
- Nola dakik ezin nauela begi-bistan ikusi?
- Nigandik iheska ibiltzeak ez dik esan nahi begi-bistan ikusi nahi ez nauenik.
- Baliteke gogorrarena egiten ibiltzea, ez ala?
Bingok ezetz esan zion buruaz.